→Basauri

Mendi Martxa antolatuko dute berriro Kareagan, aurten Acambiren alde

// Geuria

Kareagako Mendi Martxa antolatuko du berriro Sorgina Kultur Elkarteak. Ekainaren 12an, igandez, izango da eta 8,64 kilometroko ibilbidea izango du.

Elkartetik adierazi dutenez, Acambi Bizkaiko Ginekologiko eta Bular Minbiziaren Elkartearen aldekoa izango da Kareagako VII. Mendi Martxa eta bildutako diru guztia bertara bideratuko dute.

Azken edizioa 2019an izan zen, eta Covid-19aren pandemia dela eta, bi urtetan ez dute antolatu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak