→Basauri

Kirol anitzeko Udalekuak antolatuko ditu lehen aldiz Basauriko Bidebieta Klubak

tirolina, mendia, uretako jokoak, eskalada eta euskal pilota bezalako kirolak izango dira udaleku hauetan // Geuria + Pexels

Kirol Udalekuak antolatuko ditu lehen aldiz Basauriko Bidebideta Pilota Eskolak 2006. eta 2013. urte bitarteetan jaiotako gazteei zuzenduta. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean izango dira Artunduagan eta hainbat kirol praktikatzeko aukera izango dute partaideek, hala nola, tirolina, mendia, uretako jokoak, eskalada eta euskal pilota. “Astean behin, gainera, irteera bat egingo dugu”, dio Mikel Karrillo Bidebieta Pilota Eskolako arduradunak. Goizeko udalekuak izango dira (09:00-14:00; eta txango egunetan 16:00ak arte), eta euskaraz izango dira.

Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago ekainaren 12ra arte. Interesdunek bidebietapilotaeskola@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute edo 632 539 674 telefono zenbakira deituta edo Whatsappera idatzita (Mikel). Prezioari dagokionez, aste bat 130 eurokoa da, bi aste 250 eurokoa, hiru astekoa 360 eurokoa eta lau astekoa 460 eurokoa. Plazak mugatuak dira. Basauriko Udalak eta Basauri Kirolak udal erakundeen babesa dute Kirol Udaleku hauek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak