Kiskali Basauriko Gazte Talde Feministak ‘Konfinatu ezinezko ahotsak’ dokumentala egin du. “Pandemian zehar Basauriko neska* gazteon eta emakumeon* bizipenak azaltzen dira dokumentalean hainbat testigantzen bitartez. Egoeraren analisi bat egiten dugu eta feministon aldarrikapenak lehen lerrora ekarri ditugu”, diote.
Dokumentala uztailaren 29an, ostegunez, 18:00etan aurkeztuko dute Ibaigane Kultur Etxean. Segurtasun neurriak bermatze aldera, aurkezpenera joateko izena eman behar dute interesdunek esteka honen bitartez.
“Konfinatu ezinezko ahotsak” konfinamendu garaian Basauriko emakumeok* izandako bizipenak ikusgarri bihurtzeko asmoz Kiskalik egindako dokumentala da.
Adi egon aurkezpenei! Laster berri gehiago💥 pic.twitter.com/omJRLpS8fT
— KISKALI (@KiskaliGTF) July 9, 2021
