Frankismoaren biktimen omenez ekitaldia antolatu zuen Kareaga Auzo Elkarteak ekainaren 13an. Plaka bat eta mural bat ipini zituzten, baina egun hartan bertan norbaitek kendu zituen: plaka arratsaldean bertan eta murala gauean.
Kaleroko Hooligan Antifaxistak antolatuta, eraso hori salatzeko kontzentrazioa egin zuten ostiralean, ekainaren 25ean, Kareaga Goikoa kaleko 15-17 plazan.

Frankismoaren biktimen omenez Kareagan jarritako plaka kendu izana salatu dute // Utzitakoa
