→Basauri

Bideoa | ‘Euskal Pop-Rock’ kontzertuarekin agurtu du BATa Basauri Koral Elkarteak

Basauriko Ahots-Musika Topaketen (BAT) 47. edizioak agur esan du. Maiatzean zehar hainbat kontzertu izan dira San Pedro elizan eta Social Antzokian. Hain zuzen ere, maiatzaren 21ean ‘Euskal Pop-Rock’ kontzertua eman zuen Basauri Koral Elkarteak herriko antzokian. Duela bi urte sortutako kontzertua da, baina pandemiagatik orain arte ezin izan dute jendaurrean aurkeztu. Ikus-entzuleek oso ondo erantzun zioten kontzertuari: Social Antzokia bete-beteta egon zen eta dantzan eta kantuan ibili ziren.

Eszenatokian Koralak hainbat lagun izan zituen, hala nola, Edurre Euskal Dantza Taldea, Danbolin Txistulari Elkartea, Biarte Dantza Eskola, Manuela Eguiguren Emakume Taldea eta Herriko Taldeak. Gainera, hainbat musikarik osatutako Basque Band-a ere izan zuten ondoan: Eneko Martínez (gitarra), Fito Aguado (baxua), Iraide Bilbao (flauta eta trikitixa), Markel González (perkusioa) eta Alberto Garaio (pianoa). Era berean, herriko ume batzuek ere parte hartu zuten.

BATaz eta Basauri Koral Elkartearen 75. urteurrenaz solasaldia izan dugu Gorane Intxaurraga Basterretxea egungo kidearekin eta Rosa Mari Ugalde Rodriguez kide ohiarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak