Hitzordua bihar izango da, urtarrilaren 27an, 20:00etatik aurrera Begoñako Andra Mari basilikan. Sarrera doanekoa da.
Bizkaiko Abesbatzen XLIII. Astea atzo hasi zen eta otsailaren 5era arte luzatuko da. Guztira, 50 koruk parte hartuko dute, besteak beste, Getxokoa, Bilbokoa, Mundakakoa, Lezamakoa, Deriokoa, Sondikakoa, Basaurikoa, Mungiakoa, Zornotzakoa, Sodupekoa edo Barakaldokoa.
