→Basauri

Korrontzi taldeak kontzertu-hitzaldia emango du abenduan Basaurin

Abenduaren 3an izango da Korrontzi Basaurin // Argazkia: Korrontzi

2021eko uda ondorengo bira iragarri du Korrontzi taldeak. Ekainaren 25etik abenduaren 10era bitartean 24 kontzertu izango dituzte, tartean, Hego Uribe eskualdean. Hain zuzen ere, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, kontzertua eskainiko dute Basaurin. Kontzertua izateaz gain, hitzaldia era izango da emanaldia.

Uda aurretik 25 kontzertu eman ditu Korrontzik Euskal Herrian zein Estatu mailan. Hau da, gauzak ondo bidean, 2021ean zehar 49 kontzertu emango dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak