‘Kutsidazu bidea Ixabel’ antzezlan ezaguna musikal eran taularatuko dute Social Antzokian urriaren 12an, asteartez. 2021eko MAX Sarien ikuskizun musikal onenaren sariaren finalista izan da eta Basauriko antzokian ikusgai egongo da.
Musikal honetan antzezle lanetan daude Xanti Korkostegi, María Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Carlos Ngema, Iker Huitzi, Joli Pascualena eta Santi Romano. Dramaturgia: Aitziber Garmendia, Patxi Barco. Zuzendaritza: Patxi Barco. Zuzendaritza musikala: Joli Pascualena.
