Abenduaren 19an lan, bizitza eta pentsio duinen aldeko manifestazioa deitu dute Basaurin Hego Uribeko eta Arratiako plataformek. Besteak beste, ondasunak banatzea, pentsio duinak, osasun publikoa, lana, zerbitzu publikoak garatzea, berdintasuna eta hezkuntza aldarrikatu dituzte. Manifestazioa 12:00etan hasiko da Arizko anbulatoriotik. Eskualdetik Arrigorriagako eta Galdakaoko herritarrak gerturatuko dira.
