→Basauri

Lapatzako AHTaren geltokiaren kontrako antzerki-poteoa antolatu dute gaur San Migelen, Basaurin

Azaroan Bentako plazan egin zuten AHT-aren kontrako elkarretaratzea// Geuria

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) behin behineko geltokia Lapatzan eraikiko dutela adierazi zuten azaroan Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. Aurreikuspenen arabaera, 2026. urtean martxan izango da geltoki hori. Horren aurrean zenbait adierazpen eta elkarretaratze egin dira Basaurin azken hilabeteetan, eta gaur, martxoak 25, AHTaren kontrako antzerki-poteoa antolatu dute San Migelen 18:30etik aurrera.

AHTaren kontrako antzerki-poteoa Hernan Cortes plazatik hasiko da, eta ibilbide hau egingo du: Eguzki taberna, Iturriotz taberna, Iturrialde taberna, Lorien taberna, Tximintxe taberna eta Elexalde taberna. Orain Ardura plataformak antolatu du AHTaren kontrako antzerki-poteoa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak