Larrazabal kalean irisgarritasuna eta argiztatzea hobetzeko lanak hasi ditu gaur Basauriko Udalak. Besteak beste, oinezkoen pasabideak hobetuko dituzte eta argi berriak jarriko dituzte pasabide horien ondoan. Gainera, Larrazabal kalearen gainerako zatian ere argiak berrituko dituzte, “bereziki, etxebizitzen aldean daudenak”, diote udal ordezkariek.
Obrak gaur hasi dituzte eta otsailera arte iraungo dute. Udalak 40.000 euro inguru bideratuko ditu lan horietara.
