→Basauri

Lehen sorospenen ikastaroa euskaraz eskainiko dute Basaurin urritik azarora

Lehen sorospenak ikastaroa antolatu dute urritik azarora bitartean Basaurin. Izena emateko epea zabalik dago urriaren 16ra arte.

izena emateko epea zabalik dago urriaren 16ra arte // argazkia: Rawpixel, Unsplash

Lehen sorospenak ikastaroa antolatu dute urritik azarora bitartean Basaurin. Ikastaroa euskaraz izango da, urriaren 26an hasi eta azaroaren 18ra arte, asteartetan eta ostegunetan, 18:00etatik 20:30era (20 orduko ikastaroa) Basozelai Gizarte Etxean. Ikasleek Gurutze Gorriaren diploma jasoko dute.

Interesdunek izena eman behar dute urriaren 16a baino lehen, eta 40 euro ordaindu beharko dituzte (Zirt Zarteko bazkideek 25 euro ordainduko dituzte). Informazio gehiagorako zirtzart@basauri.eus helbide elektronikoa eta 944 666 430 edo 634 984 615 telefono zenbakiak daude herritarren eskura. Zirt Zart Basaurik, Kultur Basaurik eta Basauriko Udalak antolatzen dute ikastaroa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak