→Basauri

Arteako emakume migratzaile eta errefuxiatuek ‘Los caminos de la vida’ antzezlana aurkeztuko dute Basaurin

Antzerkiaren bidez emakume migratzaile eta errefuxiatuek eginiko ahalduntze prozesuaren emaitza da ‘Los caminos de la vida’. Irailaren 10ean Ibaiganen aurkeztuko dute antzezlana.

Antzerkiaren bidez emakume migratzaile eta errefuxiatuek eginiko ahalduntze prozesuaren emaitza da ‘Los caminos de la vida’ antzezlana// Mundubat Fundazioa, Vimeo

Arteako etxeko emakume migratzaile eta errefuxiatuek ‘Los caminos de la vida’ antzezlana aurkeztuko dute irailean Basaurin. Antzezlana irailaren 10ean, ostiralez, 18:30ean taularatuko dute Ibaigane Kultur Etxeko oholtzan. Sarrera doakoa da, eserlekuak bete arte.

Antzerkiaren bidez emakume migratzaile eta errefuxiatuek 2020/2021 ikasturtean eginiko ahalduntze prozesuaren emaitza da ‘Los caminos de la vida’ antzezlana, eta Mundubat Fundazioak antolatu du, Artea Sarea, Kuluxka Antzerkia eta Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak erakundeekin batera. “Antzezlan horren bitartez, ikusleek partaideen bizitza-istorioak ezaguteko aukera izango dute”, diote antolatzaileek. Basauriko Udalak eta Marieneak diruz lagundu dute proiektua.

Hurrengo bideoan prozesua azaltzen dute protagonitek:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak