→Basauri

Argazkiak | Horrela ospatu du Basaurik Gabonetako Loteriaren 2. saria

Eskubaloiko jokalariak, bigarren saria ospatzen // Geuria

Gabonetako loteriaren 72.119 zenbakia, osorik banatu dute Basaurin. Geuria komunikabideak lehen ospakizun momentu horietara hurbildu da, Nagusia kaleko administrazioko hirugarren zenbakira. Albisteaz konturatu ahala, administraziora hurbildu dira saritu guztiak eta xanpain botilak zabalduz momentu hunkigarriak bizi izan dituzte kalean. “154 milioi banatu ditugu. Guztira, 123 serie banatu ditugu, gehienak partizipazio bidez saldu dituzte Basauri Eskubaloi Taldearen bidez”, azaldu dute administrazioko langileek.

BIDEOAK | 154 milioi Basaurin! Gabonetako Loteriaren 2. saria osorik banatu dute

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak