→Basauri

Ludoteka zerbitzua berrekingo dute martxoan Basaurin

Umeak ludoteka batean // Geuria

Ludoteka zerbitzuen eskaintzari berrekingo dio Basauriko Udalak, Covid-19ak behartuta egindako geldialdiaren ondoren. Martxoaren 28tik ekainaren 10era egongo dira martxan Basozelai, Kareaga, Pozokoetxe, San Migel eta Tximeleta ludotekak 0 eta 10 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta.

Izena emateko epea martxoaren 22ra arte dago zabalik. Interesdunek Basozelai (944 666 400; basozelai@basauri.eus), Kareaga (944 666 420; kareaga@basauri.eus), Pozokoetxe (944 666 395; pozokoetxe@basauri.eus), San Migel (944 666 398; sanmigel@basauri.eus) eta Tximeleta (944 666 398; hmozo@basauri.eus) ludoteketan eman dezakete izena. Hiru eguneko prezioa 32 eurokoa da, bi egunekoa 22 eurokoa, eta egun bakarrekoa 11 eurokoa; Basaurin erroldatuta ez daudenek 10 euro gehiago ordainduko dituzte. Onartutakoen zerrenda martxoaren 24an argitaratuko du Udalak.

Basauriko ludotekak

Bost ludoteka zerbitzu daude Basaurin:

Basozelai
– 4-6 urte. Astelehenetik ostiralera, 17:00-18:30
– 0-4 urte (nagusi batek lagunduta). Asteartea eta osteguna, 17:00-18:30

Kareaga
– 4-6 urte. Astelehenetik ostiralera, 17:00-18:30

Pozokoetxe
– 4-6 urte. Astelehenetik ostiralera, 17:00-18:30
– 7-10 urte. Asteartea eta osteguna, 18:30-20:00

San Migel
– 4-6 urte. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:00-18:30
– 0-4 urte (nagusi batek lagunduta). Asteartea eta osteguna, 17:00-18:30

Tximeleta
– 4-6 urte. Astelehenetik ostiralera, 17:00-18:30
– 7-10 urte. Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 18:30-20:00

*Aste Santuko oporraldian (apirilak 11-22) ordutegia goizez izango da, 10:00etatik 13:00etara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak