→Basauri

Ostalaritzan eta merkataritzan lan egiten duten emakumeen papera goraipatuko dute Basaurin

basauri kontsumoa merkataritza 2017 dokumentala frame
// Artxiboko irudia

‘Gure emakume langile ausart guztiengatik’ kanpaina zabalduko du Basauri Merkatari Elkarteak M8aren inguruko programazioaren barruan. Elkarteak bat egingo du Udalak eta Marieneak antolatutako jarduerekin, eta horrez gain, ostalaritzan, saltokietan eta zerbitzuetan lan egiten duten emakumeen papera eta euren balioa aldarrikatu nahi dituzte, “baita merkataritza-erakundeetan emakumeek duten gero eta garrantzia handiagoa ere goraipatu nahi dugu”.

“Basauriko Merkatarien Elkartetik berdintasuna bultzatu nahi dugu Emakumeen Nazioarteko Egunean, 365 eguneko borroka etengabea aldarrikatzeko eguna, non gizonek eta emakumeek gizartean aldaketa bat eskatzen duten, eguneroko bizitzako esparru guztietan genero-berdintasunera iristeko”, diote.

#M8 | Genero-ginkana, horma-irudien birsortzea eta elkarretaratzea deitu dituzte Basaurin Martxoaren 8aren inguruan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak