→Basauri

Maider Legarreta abeslari galdakoztarrak kantu tailerra eskainiko du irailean Basaurin

// Maider Legarreta

‘Zure ahotsa ezagutu’ tailerra eskainiko du Maider Legarreta abeslari eta musikari galdakoztarrak irailaren 8an, asteazkenez, Musicology Eskolan, Basaurin, 18:15etik 19:00etara. “Tailerrean gure kantu eskolak nolakoak diren, zein ariketa landuko zenituzkeen, teknikak edota errepertorioak ezagutzeko aukera izango duzu”, diote Musicology Eskolako ordezkariek.

Tailerrean interesa dutenek aurretiaz izena eman behar dute info@musicologyeskola.eus helbide elektronikora idatzita edo 946 858 178 edo 623 040 820 telefono zenbakietara deituta. Partaideek 5 euro ordainduko dituzte. Tailer horrez gain, Legarreta piano irakaslea izango da Musicology Eskolan ikasturte berrian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak