→Basauri

‘Beethoven #ParaElisa’ antzezlanak musika ikuskizun onenaren Feten saria jaso du

Jordi Monedero basauriarrak, Olga Margallo eta Antonio Muñoz De Mesarekin batera, sortutako ManodeSanto konpainiaren ‘Beethoven #ParaElisa’ Social Antzokian taularatuko dute igandean.

Argazkia: manodesanto

Basaurin sortutako ManodeSanto konpainiaren ‘Beethoven #ParaElisa’ antzezlana saritu dute Xixoneko Feten Haurrentzako Arte Eszenikoen Europako Azokan. Musika ikuskizun onenaren Feten saria jaso du. Olga Margallo, Antonio Muñoz De Mesa eta Jordi Monedero basauriarrak zuzentzen dute ManodeSanto antzerki konpainia; 1985ean Petra Martinez eta Juan Margallo aktoreek sortutako Uroc Teatro konpainiaren oinordekoa, alegia.

‘Beethoven #ParaElisa’ antzezlana maiatzaren 23an, igandez, taularatuko dute Social Antzokian. Estreinaldia izango da Euskadin, eta sarrerak agortuta daude. Víctor Ullate Roche, Núria Sánchez, Inés León, Lola Barroso eta Antonio Muñoz de Mesa dira antzezlaneko aktoreak. Olga Margallo Martinez bera da obraren zuzendaria eta Lola Barroso zuzendari musikala da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak