→Basauri

‘Andrezaharraren manifestua’ aurkeztuko du Mari Luz Esteban idazleak Marienean

Mari Luz Esteban idazle basauriarrak ‘Andrezaharraren manifestua’ poesia liburua aurkeztuko du otsailaren 22an Marienea Emakumeen Etxean.

Argazkia: Marienea

Mari Luz Esteban idazle basauriarrak ‘Andrezaharraren manifestua’ poesia liburua aurkeztuko du otsailaren 22an Marienea Emakumeen Etxean. Aurkezpena 18:00etan hasiko da eta Miren Agur Meabe idazle bizkaitarra izango da aurkezpeneko gidari. Andra zaharren errealitate berriaz mintzo da liburua, eta Estebanek hortaz pentsatzea bilatzen du.

‘Andrezaharraren manifestua’ 2019an argitaratu zuen Estebanek, eta iazko martxoan aurkeztu behar zuen Marienean, baina covid-19aren pandemiak plana bertan behera utzi zuen. Ondoren, 2020-2021 ikasturteko programa zehaztuta eta egungo osasun-egoerara egokituta, liburu aurkezpena iragarri zuen, oraindik data zehatzik gabe. Azkenean, otsailaren 22an aurkeztuko du ‘Andrezaharraren manifestua’ Estebanek bere etxean, Marienean. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak