→Basauri

Irantzu Valerak bakarrizketa batekin hasiera emango dio Marieneako ikasturte berriari, Basaurin

Jabekuntza Eskolan 19 ikastaro antolatu dituzte urriatik maiatzera bitartean, eta herritar guztiei zuzendutako jarduerak 7 izango dira.

Datorren urtean 10 urte beteko ditu Marieneak. Argazkian 5. urteurreneko ospakizuna Bentan // Geuria

Urrian hasiera emango dio 2021-2022 ikasturteari Marienea Basauriko Emakumeen Etxeak. Jabekuntza Eskolan 19 ikastaro antolatu dituzte urriatik maiatzera bitartean, eta herritar guztiei zuzendutako jarduerak 7 izango dira, hala nola, tailerrak edota erakusketak. Jabekuntza Eskolaren inaugurazioa Solobarriako karpan egingo dute aurten, urriaren 7an, ostegunez, 18:30ean, eta bertan izango da Irantzu Valera bakarrizketa batekin.

Emakumeentzako Jabekuntza Eskolako ekintzetan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Interesdunek esteka honen bitartez, marienea@basauri.eus helbide elektronikora idatzita, 946 124 100 telefono zenbakira deituta edo Marieneara bertaratuta eman dezakete izena. “Arazo informatiko bat dela eta, ez ditugu jaso orain arte webgunean egin dituzuen inskripzioak, beraz, zuon datuak berriz betetzea eskatu behar dizuegu. Barkatu eragozpenak”, zabaldu dute Marieneako arduradunek. Lanbiden izena emanda dauden emakume langabetuek, DSBEa jasotzen dutenek eta 18 eta 24 urte bitarteko ikasleek % 50eko beherapena izango dute, eta 18 urtetik beherakoentzat, matrikula doakoa izango da. Era berean, Basaurin erroldatutakoek haurtzaindegi-zerbitzua jasotzeko aukera izango dute, aurretiaz eskatuz gero.

“Aurreko ikasturtean bezala, Marienea jardueraz betetako gune segurua izan dadin beharrezkoak diren osasun-neurriak mantenduko ditugu”, diote Marieneako ordezkariek. Gainera, Marienearen 10. urteurrenaren ospakina antolatuko dute 2022ko maiatzean, “osasun-egoerak eta murrizketek ahalbidetzen duten neurrian”. 

JABEKUNTZA ESKOLA

Hauek dira urritik maiatzera bitartean Marienean eskainiko dituzten ikastaroak:

Literatura ikastaroa (txinatar eta japoniar idazleak)
– Prestatzaile: Ainhoa Aldazabal
– Datak: urriak 5; azaroak 2, 30; urtarrilak 18; otsailak 1; martxoak 1, 29; maiatzak 3
– Ordutegia: 18:00-20:00
– Matrikula: 10 euro
– Hizkuntza: gaztelaniaz

Abesbatza feminista
– Prestatzailea: Irune Herrero
– Datak: urriaren 18tik abenduaren 13ra, astelehenetan
– Ordutegia: 18:00-20:00
– Matrikula: 10 euro
– Hizkuntza: elebiduna

Argazki-hitza
– Prestatzaile. Manuela Gallardo
– Datak: urriaren 20tik abenduaren 15era, asteazkenetan
– Ordutegia: 18:00-20:00
– Matrikula: 10 euro
– Hizkuntza: gaztelaniaz

Ibilketa nordikoa
– Prestatzailea: Marisa Lago (EuskadiTrek)
– Datak: urriaren 21etik abenduaren 9ra, ostegunetan
– Ordutegia: 10:00-11:00
– Matrikula: 10 euro
– Hizkuntza: gaztelaniaz
– Makilak Marienearen esku

Pelbis zorua sendotzeko tailerra, eta askoz gehiago…
– Prestatzaileak: Vanesa Polo, Isabel Relancio, Saioa Hernandez, Itziar Arroyo (Sexu Informazio Bulegoa)
– Datak: urriaren 21etik otsailaren 3ra, ostegunetan
– Ordutegia: 17:00-19:00
– Matrikula: 20 euro
– Hizkuntza: gaztelaniaz

Sendabelarrak
– Prestatzailea: Mentxu Amunategi
– Data: urriak 23, larunbata
– Ordutegia: 10:00-14:00
– Matrikula: doan
– Hizkuntza: elebiduna

Olatuan bizi
– Prestatzailea: Patricia Verdés Giménez
– Datak: urriaren 28tik abenduaren 9ra, ostegunetan
– Ordutegia: 17:30-20:00
– Matrikula: 10 euro
– Hizkuntza: gaztelaniaz

Indarkeria sinbolikoa: patriarkatu kamuflatua
– Prestatzailea: Aitziber Aginagalde
– Datak: azaroaren 2tik 30era, astearteetan
– Ordutegia: 18:00-20:00
– Matrikula: 10 euro
– Hizkuntza: gaztelaniaz

Boxeoa (9-14 urte bitarteko neskentzat)
– Prestatzailea: Silvia Bilbao
– Datak: azaroaren 12an, 19an eta 26an, ostiralak
– Ordutegia: 17:00-20:00
– Matrikula: doan
– Hizkuntza: elebiduna

Indarkeria matxista aztertzeko eta erantzun kolektiboak eraikitzeko gakoak
– Prestatzailea: Laura Macaya
– Datak: azaroaren 19an eta 20an
– Ordutegia: 19: 17:00-20:00; 20: 10:00-14:00
– Matrikula: 5 euro
– Hizkuntza: gaztelaniaz

Pipi kaltzaluzeen tribua
– Prestatzailea: Mónica Núñez
– Datak: urtarrilaren 11tik martxoaren 1era, astearteetan
– Ordutegia: 18:00-20:00
– Matrikula: 10 euro
– Hizkuntza: gaztelaniaz

Tresnekin txora-txora eginda!
– Prestatzailea: Paz Carbajosa
– Datak: urtarrilaren 13tik martxoaren 31ra, ostegunetan
– Ordutegia: 18:00-20:00
– Matrikula: 20 euro
– Hizkuntza: gaztelaniaz

Poesia soziala ikastaroa
– Prestatzailea: Haizea Murguía
– Datak: urtarrilaren 24tik martxoaren 28ra, astelehenetan
– Ordutegia: 18:00-20:00
– Matrikula: 20 euro
– Hizkuntza: gaztelaniaz

Sareak ehuntzen
– Prestatzailea: Inma Merino
– Datak: urtarrilaren 27tik martxoaren 31ra, ostegunetan
– Ordutegia: 10:00-12:00
– Matrikula: 20 euro
– Hizkuntza: gaztelaniaz

Barrez lehentzen! Umore tailerra, ikuspegi feministarekin
– Prestatzaileak: Bea Egizabal, Paki Caballero
– Datak: urtarrilak 28, 29
– Ordutegia: 28: 17:00-20:00; 29: 10:00-14:00, 15:00-18:00
– Matrikula: 10 euro
– Hizuntza: elebiduna

Hilekoa? Zer da hori?
– 9-11 urte bitarteko neskentzat
– Prestatzaile: Saioa Hernandez
– Datak: ostailaren 9an eta 16an
– Ordutegia: 17:30-19:00
– Matrikula: doan
– Hizkuntza: euskaraz

Bozeramaileak
Jende aurrean hitz egiteko ikastaroa
– Prestatzailea: Idoia Eizmendi
– Datak: otsailak 18, 19
– Ordutegia: 18: 17:00-20:00; 19: 10:00-14:00
– Matrikula: 5 euro
– Hizkuntza: euskaraz

Marxismoaren eta feminismoaren arteko talka Euskal Herrian gaur egun
– Prestatzailea: Miren Jone Lizarzaburu
– Datak: martxoak 18, 19
– Ordutegia: 18: 17:00-20:00; 19: 10:00-14:00
– Matrikula: 5 euro
– Hizkuntza: euskara

Nik ere ikasketak ditut. Zelan homologatu?
– Prestatzailea: Katia Reimberg (Bidez Bide Elkartea)
– Data: apirilak 3, igandea
– Ordutegia: 10:00-14:00
– Matrikula: doan
– Hizkuntza: gaztelaniaz

JABEKUNTZA ESKOLAKO TALDEAK

Tailerretan, ikastaroetan eta bestelako topaketetan sortutako taldeak:

Elkarrekin oinez
– Taldean ibili eta solasean aritzeko taldea
– Noiz: asteazkenero, 10:00etan
– Non: Marieneatik
– Informazioa: Marienean

Korrikalarien taldea
– Noiz: astean behin, gutxienez
– Informazioa: Marienean

Marieneako Euskara Batzordea
– Noiz: hilean behin, arratsaldez
– Informazioa: Marienean

Volandia
– Idaztearen eta ikastearen plazr hutsagatik elkartzen den taldea
– Noiz: astelehenetan, 17:00etatik 19:00etara
– Informazioa: Marienean

Trebetasunak trukatzeko taldea
– Noiz: ostegunero, 17:30etik 19:30era
– Informazioa: Marienean

Herritar guztientzako jarduerak

Ikasturtean zehar herritar guztientzako hainbat jarduera antolatu dituzte Marienean:

Urriak 4-Abenduak 30
09:30-14:30, 16:00-20:30 Erakusketa: ‘Pandemian sortzen duten emakumeak’

Urriak 7, osteguna
18:30 Bakarrizketa: Irantzu Varela. Solobarriako karpa

Urriak 28, abenduak 2, urtarrilak 27, otsailak 24
19:00 AnitzEra desira tailerrak

Urtarrilak 10-Apirilak 22
09:30-14:30, 16:00-20:30 Erakusketa: ‘Euskal ilustratzaile feministak’

Otsailak 28, asteazkena
18:00-19:00 Hitzaldia: ‘Maitasunaren sozializazioa emakumeongan’, Uriz Moreno

Maiatzak 24-Uztailak 29
09:30-14:30, 16:00-20:30 Erakusketa: ‘Etorkizuneko artistak’

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak