→Basauri

Argazkiak | Irantzu Varelak inauguratu du Marieneako Jabekuntza Eskolaren ikasturte berria

Marienea Basauriko Emakumeen Etxeko Jabekuntza Eskolak ikasturte berria hasi du. Eta ikasturte berriari hasiera emateko gonbidatu berezi bat izan zuten: Irantzu Varela basauriarra, alegia. Bakarrizketa formatuan, Jabekuntza Eskolako jarduerak aurkeztu zituen Varelak Solobarria plazan. Dozenaka emakume bertaratu ziren. Guztira 19 ikastaro antolatu dituzte Jabekuntza Eskolan urriatik maiatzera bitartean. Era berean, tailerrak edota erakusktak ere izango dira Marienean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak