→Basauri

Jendaurrean hitz egiteko ikastaroa antolatu dute otsailean Marienean

Argazkia: Kampus Production, Pexels

‘Bozeramaileak: jende aurrean hitz egiteko ikastaroa’ antolatu dute otsailean Marienean. Otsailaren 18an (17:00-20:00) eta 19an (10:00-14:00) izango da ikastaroa eta Idoia Eizmendi izango da prestatzailea. “Funtsezkoa da gure ideiak komunikatzea: edozein sentsibilizazio-kanpainak zentzua hartzen du zabalkunde ona egin, eta diskurtso ulergarria baliatuz gero. Ikastaro honetan, gure ideiak antolatzen eta jendaurrean hitz egiteko zenbait teknika erabiltzen ikasiko dugu, komunikabideen aurrean bozeramaile aritzeko autokonfiantza areagotzeko”, diote antolatzaileek.

Ikastaroa euskaraz izango da eta emakumeentzat soilik da. Parte hartzeko interesa dutenek izena eman behar dute eta 5 euroko matrikula ordaindu. Izena emateko 946 124 100 telefono zenbakia eta marienea@basauri.eus helbide elektronikoa daude herritarren eskura. Online ere izena eman daiteke, esteka honen bitartez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak