→Basauri

Emakume sortzaileen bila dabil Marienea, datorren ikasturtean erakusketa bat antolatzeko

‘Pandemian sortzen duten emakumeak’ erakusketa antolatu nahi du Marienea Basauriko Emakumeen Etxeak datorren ikasturtean.

Argazkian Irrimarra bikote sortzaileko Karmele Gorroño galdakoztarra // Geuria

2021/2022 ikasturteko jarduerak antolatzen ari da Marienea Basauriko Emakumeen Etxea. Besteak beste, ‘Pandemian sortzen duten emakumeak’ erakusketa antolatu nahi dute, eta horretarako erakusketako protagonisten bila dabil: “Zuen obrekin parte hartzera animatzen bazarete, deitu 946 124 100 telefono zenbakira (goizez) edo idatzi marienea@basauri.eus helbide elektronikora”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak