→Basauri

Emakume sortzaileen lanak ikusgai daude Marienean abendura arte

‘Pandemian sortzen duten emakumeak’ erakusketa antolatu dute Marienean. Erakusketa ikusgai dago abenduaren 30era arte.

Erakusketako zenbait lan // Argazkiak: Marienea

‘Pandemian sortzen duten emakumeak’ erakusketa antolatu du Marieneak. “Pandemian zehar, emakume asko sormena erabiltzen ari dira etapa gogor honetan zelan sentitu diren hausnartzeko eta adierazteko. Erakusketa honetan, beren lanak, trebetasunak eta jakintzak ezagutuko ditugu”, diote Marieneako talde dimazatzaileko ordezkariek.

Urriaren 4an inauguratu zuten erakusketa eta abenduaren 30era arte egongo da ikusgai Marienea Basauriko Emakumeen Etxean. Besteak beste, olio-pintura, fanzineak edota argazkiak ikus daitezke, hogei emakume inguruk egindakoak: Yolanda Ornos (Polixene Trabudua aretoa), Maria Aurteneche, Elena Arraiz, Eva Balmisa, Amaia Perez (Elbira Zipitria aretoa), Ziortza Llona (Dolores Ibarruri aretoa), Mariasun Bernaola, Guiomar Rodriguez, Josune Bejarano, Aitziber Borgas, Goiz Pereira, Gene Cañibano, Amaia Atorrasagasti, Teresa Lopez de Pablo, Leire Aguirre Alberdi, Rocio Lopera eta Volandia Marieneako Literatura taldea (erakusketen korridorea).

Erakusketa ikusteko ordutegia da 09:30etik 14:30era eta 16:00etatik 20:30era (ostiraletan goizez bakarrik dago ikusgai erakusketa).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak