→Basauri

Eskarabileraren irudiarekin maskarak banatuko dituzte Basauriko zenbait saltokik

Maskarak neoprenozkoak dira eta homologatuak dira. Maskarak lortzeko erosketaren bat egin behar da atxikitako saltokiren batean.

Hiru neurri mota atera dituzte, hiru kolore ezberdinetakoak // Basauriko Merkatari Elkartea

Basauriko Merkatarien Elkarteak maskara berrerabilgarriak diseinatu ditu herritarren artean banatzeko. Eskarabilleraren irudia erabili dute maskaretan, ‘Gozatu Basauri’ lemarekin batera: “Gure jaiez gozatu ezin dugun arren, ez ditugu sanfaustoak ahaztu nahi”, diote sustatzaileek: “Une latz hauetan herriko merkataritza dinamizatzeko eta babesteko diseinatu ditugu maskara hauek”.

Maskarak neoprenozkoak dira eta homologatuak dira: “Bakterioen aurkako material hidrofugo batekin eginda daude, eta 100 garbitu dituzte guztira. Gainera, BEF % 95,5 dute, eta 36 AP-ko arnasgarritasuna”, diote Merkatari Elkartetik. Hiru neurri mota atera dituzte, kolore ezberdinetakoak: “Beltza gizonezkoentzako, morea emakumezkoentzako, eta urdina neska-mutikoentzako”. Maskarak lortzeko erosketaren bat egin behar da atxikitako saltokiren batean, “beti ere stocka agortzen ez denean”. 

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin elkarlanean sustatu du Basauriko Merkatari Elkarteak ekimen hau.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak