→Basauri

Matxitxakoko aparkalekua berritzeko lanak hasiko dituzte datorren astean

Obrek bi hilabeteko iraupena izango dute eta bitarte horretan ezingo da aparkalekua erabili // Geuria

Matxitxako kaleko aparkalekua berritzeko lanak hasiko dituzte urtarrilaren 24an, astelehenez. Zehazki, aparkalekua berrantolatu, irisgarritasuna hobetu eta asfaltoa berrituko dituzte. Gainera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu bikoitz bat jartzeko instalazioa egingo dute. Udal arduradunek adierazi dutenez, obrak bi hilabeteko epean bukatuko dituzte, hau da, apirila hasierarako amaituko dituzte lanak. Obrek irauten duten bitartean ezingo da aparkaleku horretan aparkatu. 

Datuak datu, guztira 69 aparkaleku-plaza izango ditu Matxitxakoko aparkalekuak, eta horietako bi leku behar bereziak dituzten pertsonentzat izango dira, eta beste bi ibilgailu elektrikoak kargatzeko. “Gaur egun, jende askok erabiltzen du Matxitxako aparkalekua, baina ez du sarbide eta ibilbide irisgarririk, eta zoladura berritu beharra dago. Esku-hartzearen bidez, hormigoi inprimatuzko espaloi irisgarri bat eraikiko da kanpoko espaloitik, aparkalekua berriz asfaltatuko da, eta seinaleak, argiak eta saneamendua hobetuko dira. Gainera, ibilgailu elektrikoak karga Basauriko Udalak 115.963 euro inbertituko ditu esku-hartze honetan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak