→Basauri

Zabalik da Matxitxako kaleko aparkalekua Basaurin, berritze-lanak amaituta

Argazkia: Basauriko Udala

Matxitxako kaleko aparkaleku berritua gaur zabaldu dute. Asfaltoa berritu, aparkalekuak berrantolatu eta irisgarritasuna hobetu dituzte: guztira 69 leku daude aparkatzeko, horietako bi behar bereziak dituzten pertsonentzat izango dira eta beste bi ibilgailu elektrikoak kargatzeko. Elektrolinera laster jarriko du Udalak martxan.

Lanak urtarrila bukaeran hasi zituzten eta bi hilabeteko epean bukatu dituzte. Inbertsioa 116.000 eurokoa izan da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak