→Basauri

Matxitxakoko aparkalekua berritu eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu bikoitz bat instalatuko du Basauriko Udalak

Matxitxako kaleko parkingak 69 leku ditu // Google

Matxitxako kaleko aparkalekua berrituko du Basauriko Udalak. Esku-hartze honetan kanpoko espaloitik hormigoi inprimatuzko espaloi irisgarri bat eraikiko dute, zorua berriro asfaltatuko dute, eta seinalizazioa, argiztatzea eta saneamendua hobetuko dituzte. “Gaur egun, ibilgailu askok erabiltzen dute Matxitxakoko aparkalekua, baina ez sarbidea, ez barruko ibilbideak, ez dira irisgarriak; eta, gainera, zoladura berritu beharra dago”, diote udal ordezkariek. Udal ordezkariek GEURIAri adierazi diotenez, “aurreikuspenen arabera obrak urte bukaeran edo hurrengo urtearen hasieran hasiko lirateke”. 

Matxitxako kaleko parkingak 69 leku ditu, horietatik bi gordeko dituzte beharrizan bereziak dituztenentzako, eta beste bi ibilgailu elektrikoak birkargatzeko. Uztaileko osoko bilkuran obra hori egiteko 137.000 euroko diru-partida onetsiko du udalbatzak.

Igelaren pasealekua berritzeko diru-partida onetsiko du Basauriko udalbatzak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak