→Basauri

Argazkiak | Meeting Probak ehunka atleta batu ditu Artunduagako pistan, Basaurin

Basauriko Probak-Meeting Paralinpikoa maiatzaren 15ean, igandez, izan da Artunduaga kiroldegian. Topaketa inklusibo honek 200 atleta baino gehiago batu zituen atzo, eta horietatik 120 gutxienez desgaitasun batekin: fisikoa, sentsoriala, entzumenekoa, garun paralisia edo intelektuala. Aurten Ohorezko Txipiak jaso dituzte La Palma uharteko Brisas El Paso Atletismo Klubak; Elvira Agirrezabal eta Gotzon Garcia, Mikel Garcia atletaren gurasoek; eta Jesus Fernandez atletak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak