Maiatzean izaten ohi da Basauriko Meeting Paralinpikoa. Aurten, ordea, bizi dugun egoeragatik atzeratzeko beharra ikusi zuten, eta azaroaren 29an izan da Artunduagako kiroldegian. Ehun atleta inguruk hartu dute parte igandeko probetan, askotariko desgaitasunekin: adimenekoak, fisikoak, zentzumen-desgaitasunak, eta garuneko paralisia dutenak. Nabarmentzekoak izan dira David Fernández (Asturias), Desiré Vila (Galizia), Rubén Pascual (Nafarroa), Santos Fernández (Kantabria), eta tokikoak diren Oihane Montejo, Tania Castillo eta Mikel García munduko txapelduna. Sari banaketan, Basauri Merkatari Elkarteak Ohorezko Txipia eman die Basauriko Artunduaga Atletismo Klubari eta aurreko Kiroleko zinegotziari, Berta Montesi, “Meetinga aurrera eramateko eskainitako laguntzagatik”, diote. Meeting hau nazioarteko egutegian dago, eta desgaitasun intelektualak dituzten pertsonen Espainiako Txapelketarako puntuatzen du.
