→Basauri

Mercabilbaoren lursaila Basaurirentzako “aukera-lurzoru berri bat” dela dio udal gobernuak

Mercabilbaok 13 hektareako lursaila hartzen du Artunduagan // Geuria

Gaur iragarri dute Mercabilbao Basauritik lekualdatuko dutela. Aurreikuspenen arabera lau edo bost urteko epean lekualdatuko dute Basauritik Ortuellara, bertan egingo duten Euskadiko Elikagaien Campus berrira. “Noiz edo beste entzun dugun lekualdaketa hori urte batzuen buruan gauzatuko da. Izan ere, Mercabilbaok gaur egun hartzen duen lursailaren azalera ez baita nahikoa proiektu berri honetarako”, diote udal ordezkariek.

Mercabilbaok 13 hektareako lursaila hartzen du Artunduagan, eta Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza lanean ari dira eremu horretan jarduera ekonomiko berriak ezartzeko: “Gaur egun Mercabilbao okupatzen duen lursaila Basaurirentzako aukera-lurzoru berri bat bihurtuko da. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Basauriko Udalak gure ahaleginak egingo ditugu lursail horretan jarduera ekonomikoa sortzen jarrai dezagun”, diote udal arduradunek: “Aurrea hartzen ari gara eta lanean ari gara Mercabilbaok utziko duen eremuan jarduera ekonomiko berria erakartzeko. Horretarako denbora-tartea dugu, lau edo bost urte aurretik. Lekualdaketa egiteko aurreikusi duten data 2026. edo 2027. urtea da”.

Basauriren eta basauriarren ekonomiaz eta enpleguaz galdetuta zera diote Basauriko udal arduradunek: “Ez gara enpresa baten itxieraz ari, hemendik 20 minutura dagoen inguruko udalerri batera lekualdatzeaz ari gara. Ez da enplegua suntsituko, jarduera lekuz aldatzea baino”, adierazi dute.

Mercabilbaok Basauri utziko du 2027an Ortuellara joateko

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak