→Basauri

Basauri Merkatari Elkarteak “erantzukizuna” eskatu du datozen egunetan

// Geuria

Gaurtik urriaren 17ra arte San Fausto jaiak ospatu beharko ziren, baina egungo egoera dela eta, ez da jairik Basaurin. Hala erabaki zuten Herriko Taldeakek eta Basauriko Udalak. Zentzu horretan, Basauri Merkatari Elkarteak “erantzukizuna” eskatu du datozen egunetan: “Basauriko saltoki eta ostalaritzako legezko ordezkari bakarra garen aldetik, ostalariekin harremanetan jarri gara haien laguntza eskatzeko eta indarrean dauden araudiak gogorarazteko, datozen egunak denok batera gozatzeko, segurtasunez, hondamenik gabe eta giro onean”, diote. “Ardura eta segurtasuna” eskatu dute Basauri Merkatari Elkartetik.

Araudiaren arabera, neguko ordutegia izango dute tabernetako terrazek: astelehenetik ostegunera 09:00etatik 22:00etara; ostiraletan, larunbatetan eta jaiegun bezperetan 09:00etatik 23:00etara; eta igandetan eta jaiegunetan 10:00etatik 22:00etara.

Basauriko ostalariek “erantzukizunaren, elkartasunaren eta bizikidetzaren aldeko deia” egin dute

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak