→Basauri

Haurrentzako rap tailerrak eta antzerki musikalak antolatu dituzte azaroan eta abenduan Basaurin

‘Musikari Jo!’ udazkeneko kontzertuen musika zikloa martxan jarri du Basauriko Udalak. Kontzertu klasikoez gain, musikaren inguruko erakusketa, haurrentzako tailerrak eta haurrentzako antzerki musikalak antolatu dituzte.

La Basu etxebarritarrak rap tailerra eskainiko du, euskaraz, abenduan Basaurin // Geuria

‘Musikari Jo!’ udazkeneko kontzertuen musika zikloa antolatu dute Basaurin azarotik abendura bitartean. Era berean, musikaren inguruko erakusketa, haurrentzako tailerrak eta haurrentzako antzerki musikalak izango dira.

Udazkeneneko kontzertuen barruan, Ainhoa Rincón eta Ixone Mendieta ‘Ahora Tocan Ellas’ bikotearen kontzertuak hasiera emango dio zikloari azaroaren 12an, ostiralez, Taberna Nagusian (20:00). Hurrengo egunean, azaroaren 13an, BOSeko Hari-Laukotea, Flauta eta Klarinetea kontzertua izango da San Migeleko elizan (20:00). Ondoren, abenduaren 1ean BOSeko Korda-Lauotea izango da Ibaigane Kultur Etxean. Eta, kontzertuen zikloari amaiera emateko, Meraki Laukoteak bi kontzertu emango ditu abenduan Basaurin: abenduaren 3an Taberna Nagusian (20:00) eta abenduaren 9an Basozelai Gizarte Etxean (19:30).

Beste alde batetik, Lutiteka erakusketa izango da azaroaren 2tik 25era bitartean San Migeleko Taberna Nagusian. Musika-tresna esperimentalen liburutegia aurkeztuko dute erakusketan, eta berau zabalik egongo da 16:30etik 20:15era.

Tailerrak

Halaber, haurrentzako tailerrak egongo dira. Alde batetik, La Basu etxebarritarrak rap tailerra eskainiko du, euskaraz, 10 urtetik gorako haurrentzat abenduaren 15ean Pozokoetxe Kultur Etxean (17:30) eta abenduaren 17an Basozelai Gizarte Etxean (17:30). Bestetik, Truenos y Centellas, musika-tresnen tailerra antolatu dute, gazteleraz, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat: azaroaren 11n Pozokoetxe Kultur Etxean izango da tailerra (17:30), azaroaren 25ean Taberna Nagusian (17:30) eta abenduaren 13an Kareaga Gizarte Etxean (17:30).

Haurrentzako antzerki musikalei dagokienez, 4 eta 10 urte bitartekoentzat ‘Musika galduaren bila’ lana ekarriko du Eneko Etxebarrietak azaroaren 9an Taberna Nagusira (17:30), eta Xabier Lizaso pianojoleak 4 eta 6 urte bitartekoei zuzendutako ‘Izeba Tekla’ lana taularatuko du Taberna Nagusian (azaroak 16, 17:30), Pozokoetxe Kultur Etxean (azaroak 24, 17:30) eta Basozelai Gizarte Etxean (azaroak 26, 17:30).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak