→Basauri

Naroa Intxausti basauriarra Social Antzokiko eszenatokira igoko da Pablo Sorozabalen omenez

Naroa Intxausti // Social Antzokia

Udaberriko Kontzertuak programaren barruan, Naroa Intxausti soprano basauriarra Social Antzokiko eszenatokira igoko da maiatzaren 29an, igandez. ‘Pablo Sorozabal ametsetan’ kontzertua eskainiko du Intxaustik, Marifé Nogales (mezzosopranoa) eta Germán Ormazabalekin (pianoa) batera. Kontzertua 19:ooetan hasiko da. Sarrerak salgai daude 15 euroan.

“Social Antzokiak Pablo Sorozabal konpositorea omenduko du, haren jaiotzaren 125. urteurrena dela eta. Kontzertu honetarako, maiatzaren 29a aukeratu dugu, egun berezia guretzat ere, egun horretan betetzen baitira 29 urte Social Antzokia berriro ireki zenetik”, diote Social Antzokiko ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak