→Basauri

Nerea Molina eta Aitor Perez basauriarrak, Euskadiko martxa txapeldunak

Artunduaga Atletismo Taldeko Nerea Molina eta Aitor Perez Euskadiko txapeldun dira 5.000 metro martxan. Urriaren 31n Portugaleten jokatu zen Euskadiko martxa txapelketa.

Nerea Molina eta Aitor Perez Euskadiko txapeldun dira 5.000 metro martxan // Argazkia: Artunduaga Atletismo Taldea

Artunduaga Atletismo Taldeko Nerea Molina eta Aitor Perez Euskadiko txapeldun dira 5.000 metro martxan. Urriaren 31n Portugaleten jokatu zen Euskadiko martxa txapelketa.

Bestetik, Euskadiko Kluben arteko Txapelketan hiru atleta aurkeztu ditu klubak urriaren 30ean Durangon, pertika proban. “Baliabide pertsonalak bai, baina ez dugu koltxonetarik kiroldegian. Gure atletak eta entrenatzaileak Ortuellara doaz entrenatzera. Baliabide materialez hornituko gaituztelakoan gaude, horrela hazten jarrai dezakegu”, diote klubetik.

Artunduaga Atletismo Taldea zorioneko dago azken asteetan. Izan ere, Edurne Fernández, Tane Chee, Aitor Perez eta Haizea Jauregi atletak Euskadiko Selekzioarekin hautatuak izan ziren Cuencan urriaren 9an eta 10ean hamasei urtez azpiko Espainiako Federazioen Txapelketan parte hartzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak