Sagarrak Ekologista Taldeak ibilaldia antolatu du irailaren 30ean, ostiralez, San Fausto eta Arizgoiti auzoetatik zehar. Jarduera honen helburua da oinezkoentzako kaleak aldarrikatzea: “Kaleak oinezkoentzat berreskuratu nahi ditugu“, diote talde ekologistatik: “Mugikortasunera begirako hiriak eraiki zituzten banakako garraio motordunari lehentasuna emanda, aintzat hartu gabe eremu publikoa topaleku, harremanetarako gune eta egoteko leku ere badela“.
Ibilaldia 18:30ean hasiko da eta Arizgoiti plaza izango da abiapuntu. Jose Fran Cid Agenda 21 eta hiri-mobilidade iraunkorreko aholkularia eta hiri-bideetan oinez adituaren laguntza izango dute ibilaldian: “Urteetan zehar gertatutako aldaketak eta etorkizunerako planak ezagutzeko aukera izango dugu“, diote Sagarraketik.
