→Basauri

Argazkiak | Olentzerori harrera egin diote Basauritar Dantza Taldekoek

Abenduaren 24an gauean etxe guztietan opariak utziko dituzte Olentzerok eta Mari Domingik. Bitartean Hego Uribe eskualdeko herritarrak agurtzen ari dira herriz herri. Adibidez, abenduaren 19an, igandez, Basaurin geldialdia egin zuen Olentzerok. Basauritar Dantza Taldekoek ozen deitu zuten Olentzero dantzan ari ziren bitartean eta berehala heldu zen. Oparitxo batzuk ere utzi zizkien. Basauritar Dantza Taldetik argazki hauek bidali dizkigute:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak