→Basauri

Ostiralero elkarretaratzea egingo dute ostalariek Basauriko udaletxearen aurrean

Azaroaren 13an manifestazioa egin zuten Basauriko kaleetatik bertako ostalariek eta gaurtik hasita, ostiralero, kontzentrazioa egingo dute udaletxe aurrean.

Asmoa dute ostiralero kontzentrazioa egitea udaletxe aurrean // Argazkia: Utzitakoa

Azaroaren 7tik itxita daude aurten bigarren aldiz tabernak eta jatetxeak EAEn, eta ordutik zenbait kontzentrazio egin dituzte Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako herrietan. Joan den azaroaren 13an manifestazioa egin zuten Basauriko kaleetatik bertako ostalariek eta gaur udaletxe aurrean elkarretaratzea egin dute. Asmoa dute ostiralero bertan kontzentrazioa egitea 12:00etatik 12:30era.

“Diru-laguntzak emango zizkigutela esan zuten instituzioek, baina oraindik ez dira iritsi. Batzuek jasoko zituzten, baina ez dira denengana heldu. Momentu honetan ostalariok lan egitea besterik ez dugu nahi”, diote Basauriko ostalariek.

Dozenaka ostalari bildu dira gaur goizean Basauriko udaletxe aurrean // Argazkia: Utzitakoa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak