→Basauri

Basauriko zenbait ostalarik “babesa eta indarra” eman diete gaur Tubacexeko grebalariei

Ostalaritza Erresistentzia Basauri plataformako zenbait tabernari Laudiora joan dira gaur Tubacexeko langileen mobilizazioetan egoteko.

Argazkia: Utzitakoa

Ostalaritza Erresistentzia Basauri plataformako zenbait tabernari Laudiora joan dira gaur Tubacexeko langileen mobilizazioetan egoteko. “Gure babesa eta indarra erakutsi nahi izan diegu Tubacexeko langileei”, diote Basauriko ostalariek: “Langileekin egon gara eta tortillak eta ur botilak eraman dizkiegu. Gure babesa erakusteko keinu txiki bat”. Tubacexeko zuzendaritzak 150 langile kaleratu nahi ditu eta horren aurrean otsaletik protestan daude beharginak. Gaur, Tubacexeko grebalariak lanuztearen 49. egunean daude jadanik. 

“Apirilaren 10ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian ostalaritza sektoreak egingo dituen mobilizazioetara joateko gonbita ere egin diegu Tubacexeko langileei. Manifestazio horiek, berez, ostalaritzak deitutakoak dira, baina sektore ezberdinetako langileei gurekin bat egiteko gonbita egin diegu, azken finean denok gauza bera nahi dugulako: lan egitea. Ostalaritza zein beste enpresa asko ixtera behartzen ari dira eta horren aurrean ez dugu ezer jasotzen. Tubacex egoera ia beretsuan dago”, diote Basauriko ostalariek. 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak