→Basauri

Basauriko 65 saltokik promozioak, deskontuak eta opariak eskainiko dituzte ostiral honetan

Herriko merkataritza bultzatzeko asmoz, ‘Ostiral zoroa’ ekimena antolatuko du urriaren 22an Basauri Merkatari Elkarteak, Udalaren laguntzarekin.

// Geuria

Herriko merkataritza bultzatzeko asmoz, ‘Ostiral zoroa’ ekimena antolatuko du urriaren 22an Basauri Merkatari Elkarteak, Udalaren laguntzarekin. Basauriko 65 saltokik baino gehiagok bat egingo dute ekimenarekin, eta, besteak beste, eskaintza bereziak, deskontuak, salgaiak denden kanpoaldean, zozketak edota opariak eskainiko dituzte, kale-girotzearekin batera.

Denda batzuk 22:00ak arte egongo dira zabalik, eta kanpainara atxikitako dendek bezero guztien artean Basauriko saltoki eta ostalariek utzitako produktuekin egindako saskiak zozketatuko dituzte. Halaber, egun horretan Txu-txu trena ibiliko da, doan, San Migelen eta Basaurin zehar.

Zozketak Instagramen

Kanpainak sare sozialetan ere izango du oihartzuna. Izan ere, erosketa bakoitzean marrazteko mandala bat banatuko diete saltokiek bezeoei, eta berau koloreztatu eta Instagramen #ViernesLocoBasauri traola erabilita eta elkartea bera etiketatuta mandala publikatzen dutenen artean 50 euroko balioa duten erosketa-txartelak zozketatuko dituzte. Gainera, bezero guztiek saltokiek utzitako produktuz betetako lau saskiren zozketan parte har dezakete.

Atxiki diren saltokiak

– Acus Filum (Balendin Berriotxoa, 2)
– Agavanzo (Nagusia, 12)
– Algara Jostailudenda (Agirren Lehendakaria, 53)
– Alonso Seguros (Menendez Pelaio, 11)
– Ariane Sport (Balendin Berriotxoa, 12)
– Bolchetta (Arizgoiti plaza, 8)
– Bolsos Felix (Agirren Lehendakaria, 72)
– Boutique Jone (Balendin Berriotxoa, 1)
– Calzados Boss (Agirre Lehendakaria, 1)
– Calzados Feliz (Menendez Pelaio, 2)
– Calzados Juanita (Agirre Lehendakaria, 71)
– Calzados Luzar (Balendin Berriotxoa, 40)
– Camiseria Pascual (Balendin Berriotxoa, 1)
– Camiseta Norte (Bentako plaza, 2)
– Carmen De la Villa (Agirre Lehendakaria, 39)
– Castroflor (Nerbioi, 5)
– Confecciones Artu (Balendin Berriotxoa, 5)
– Confecciones Lopez (Kareaga Goikoa, 83)
– Dandara (Kareaga Goikoa, 16)
– Decoraciones Nagusia (Nagusia, 11)
– Estetica Neisa Gil (Nafarroa, 12)
– Farmacia Carazo (Karmelo Torre, 12)
– Farmacia Leandro Garde Ibañez (Juan XXIII, 1)
– Goraintzi (Begoñako Andra Mari, 13)
– Urban Shoes (Agirre Lehendakaria, 74)
– Hobbys (Uribarri, 12)
– Interfilm (Uribarri, 10)
– Intima Peva (Elkano, 3)
– Iosebe (Begoñako Andra Mari, 15)
– Irarkai (Bentako plaza, 1)
– J&C Gomez Oinetakoak (Kareaga Goikoa, 18)
– Jodiz (Balendin Berriotxoa, 2)
– Kids & Us (Doctor Fleming, 8)
– La Ventana Natural (Nafarroa, 10)
– Laburu (Nagusia, 14)
– Lalula (Araba, 4)
– Larrea (Agirre Lehendakaria, 50-52)
– Lauxan Belleza (Goikosoloa, 2)
– Llumnova (Mojaparte, 2)
– Los Chicos (Balendin Berriotxoa, 8)
– Maikai (Kareaga Goikoa, 26)
– Mis Bordados (Antonio Trueba, 3)
– Modas Jonan (Agirre Lehendakaria, 14)
– Muebles Etxebarria (Oleta, 1-3)
– Nikols (Nagusia, 16)
– Nueva Linea Estilistas (Eleuterio Villaverde, 10)
– Ortopedia Laguntzak (Nagusia, 20)
– Parafarmazia Sazoi (Goikosoloa, 8)
– Pascual 2 (Menendez Pelaio, 1)
– Pato2 (Agirre Lehendakaria, 48)
– PC Basauri (Kareaga Goikoa, 107)
– Peluquería Ke Pelos (Arizko Dorretxea, 8)
– Pertxas (Nafarroa, 14)
– Plata y Cristal (Nafarroa, 2)
– Poppi (Agirre Lehendakaria, 48)
– Productos Gallegos Fernandez (Kareaga Goikoa, 32)
– Restaurante La Competencia (Cervantes etorbidea, 49)
– Roldo Joyeros (Balendin Berriotxoa, 10)
– Salon Begoña Rivero (Lapurdi, 4)
– Sonia Estilistak (Agirre Lehendakaria, 41)
– Tienda Mi Movil (Agirre Lehendakaria, 53)
– Tita Shop (Hernan Cortes plaza, 8)
– Tuink (Nagusia, 3)
– Urban 45 (Lapurdi, 2)
– Uriarte (Araba, 2)
– Zubieta Moda (San Biator, 3)
– Zutarri (San Biator, 3)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak