→Basauri

Pablo Hasel rap abeslariaren atxiloketa salatzeko kontzentrazioa deitu dute Basaurin

Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak kontzentrazioa deitu du otsailaren 20an Basaurin, Pablo Hasel rap abeslariaren atxiloketa salatzeko.

Otsailaren 20an deitu dute elkarretaratzea Bentako plazan // Argazkia: Hego Uribeko Gazte Koordinadora Sozialista (@GKS_HegoUribe)

Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak kontzentrazioa deitu du Pablo Hasel rap abeslariaren atxiloketa salatzeko. Mobilizazioa otsailaren 20an, larunbatez, izango da 12:30ean Bentako plazan. “Demokrazia burgesaren aurrean, proletalgoaren askatasunak defendatu! Amnistia osoa Pablo eta errepresaliatuentzat!”, diote sare sozialetan zabaldu duten mezuan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak