→Basauri

Soloarte, Gaztelu, Kareaga eta Sofia Taramona ikastetxeetako patioak zabalik egongo dira oporretan, Basaurin

Basozelai-Gaztelu ikastetxeko jolastokia, otsailean karpa jartzen ari zirela // Geuria

Soloarte, Basozelai-Gaztelu, Kareaga eta Sofia Taramona ikastetxeetako jolastokiak zabalik egongo dira udako oporraldian zehar, iraileko lehehengo astera bitartean. Udalekuak egongo diren ikastetxeetan -Sofía Taramona eta Basozelai-Gaztelu-, patioa zabalduko dute udalekuen jarduna amaitu eta gero, ixteko ordua arte, 20:30ak arte.

Patio Zabalik ekimenaren bitartez Basauriko Udalak herritarrei aisialdirako eta atsedenerako gune gehiago proposatzea bilatzen du: “Pandemiaren ondorioz, urtebete eman dugu aisiaz gozatzeko aukera handirik gabe; horrelako ekimenek aukera ematen digute normaltasuna berreskuratzen joateko, elkarrekin egoteko eta kirola aire zabalean egiteko”, dio Idoia Ortego Basauriko Udaleko Hezkuntza arloko zinegotziak. 2013an abiarazi zuen Udalak Patio Zabalik programa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak