→Basauri

PCRak eta antigeno-testak egiteko lokal bat laga dio Basaurik Osakidetzari

Basauriko eta Arrigorriagako herritarrei PCRak eta antigeno-testak egiteko tarteko puntu bat egokitu du Barrualde-Galdakao ESIak Basaurin, bertako Udalak lagatuta.

Autonomia kaleko 3. zenbakiko lokala behin-behinean irekiko dute Osakidetzak PCRak eta antigeno-testak egiteko // Geuria

Basauriko eta Arrigorriagako herritarrei PCRak eta antigeno-testak egiteko tarteko puntu bat egokitu du Barrualde-Galdakao ESIak Basaurin bertan. Hain zuzen ere, Autonomia kaleko 3. zenbakian dagoen lokalean —Udal Haurtzaindegia izan zen lokalean, alegia— egingo ditu Osakidetzak koronabirusa detektatzeko probak. Tarteko puntu hori gaur arratsaldean bertan jarriko dute martxan.

“Behin-behinean, basauritarrek zerbitzu horietarako sarbide erosoagoa izan dezaten lokal hori laga dio Udalak Osakidetzarik”, diote udal ordezkariek. Lagapena behin-behinekoa izango da, izan ere, lokal hori Gaztegune berria bihurtzeko obrak aurten hasiko ditu, 2022ko aurrekontuan zehaztu bezala.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak