Basauriko baheketa masiboan 5.207 herritarrek hartu dute parte. Guztira 10.800 basauriar zeuden deituta baheketan parte hartzera, 13 eta 40 urte bitartekoak, hortaz, % 48a joan da PCR proba egitera azaroaren 6tik 12ra bitartean. Datuak datu, egin dituzten 5.207 PCR probetatik 70 herritarrek eman dute positibo, hau da, % 1,34ak.
Basauriko baheketa masiboko 5.207 PCR probetatik positibo eman dute 70ek
“Kopuruok irakurketa bat baino gehiago dituzte: alde batetik, herritarren parte-hartze altuena egon den udalerrietako bat izan gara, baina bestetik, parte-hartzea are altua izan behar zatekeen. Izan ere, asintomatikoak antzematea da birusa zabaltzea ekiditeko modu eraginkorrenetako bat”, dio Asier Iragorri Basauriko alkateak.
