→Basauri

Argazkiak | Peto Lezameta omendu du Edurrek, 120 dantzari Bizkotxalden batuta

Duela bi urte hil zen Peto Lezameta Etxano Basauriko Edurre Dantza Taldeko kide historikoa. Orduan, Covid-19aren pandemiagatik ezin izan zioten agurrik egin, baina aurten “merezi duen omenaldia” egin dio Edurrek. Eguzki errearen azpian, 120 dantzari inguruk hartu du parte omenaldian, gaur egungo dantzariak zein dantzari ohiak. Momentu hunkigarria izan da Petoren alabetako batek Kaixarranka dantzatu duenekoa. Ekitaldia Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak aurkeztu du; Edurre Dantza Taldeko kide izan zen Sagardui.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak