→Basauri

Peto Lezametari omenaldia egingo dio ekainean Edurre Dantza Taldeak

Peto Lezameta, 2017an Edurre Dantza Taldearen 60. urteurrenean dantzan // Geuria

Duela bi urte hil zen Peto Lezameta Etxano Basauriko Edurre Dantza Taldeko kide historikoa. Orduan, Covid-19aren pandemiagatik ezin izan zioten agurrik egin, baina aurten “merezi duen omenaldia” egingo dio Edurrek. Ekainaren 18an, larunbatez, izango da.

Dantza emanaldia izango da 11:30ean Bizkotxalde parkean, ondoren bazkaria izango da eta arratsaldean, 18:30ean erromeria antolatu dute Solobarria plazan Altxaporru taldearekin. Emanaldian parte hartu edota bazkarira joan nahi duenak edurre@hotmail.com helbide elektronikora idatzi behar du, edo lokalera bertaratu (Fernando Barkin, 7).

Egun horretan antolatuko dutena maiatzaren 25ean aurkeztuko du Edurre Dantza Taldeak bere lokalean 20:00etan. “Petoren omenez antolatu dugun egitaraua aurkeztuko dugu. Gainera, omenaldian parte hartu nahi duen jendearen entseguak antolatzen saiatuko gara”, diote Edurre Dantza Taldetik. 2020ko Euskal Herriko Dantza Agerketan omenaldi xumea egin zioten Petori, baita Nerea de Egurrola Basauritar Dantza Taldeko dantzari ohiari ere -2020ko urtarrilean zendua-.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak