→Basauri

Pezetak jasoko dituzte Basaurin Koronabisak sortutako eraginak arintzeko

‘Zure pezetak lagungarriak izan daitezke, ez utzi iraungitzen’ lelopean, kanpainak bat egiten du pezetak eurotan aldatzeko epemugarekin. Hain zuzen ere, 2021eko ekainaren 30era arte aldatu daitezke pezetak eurotan.

Kanpaina apirilean hasiko da eta ekainera arte iraungo du // Argazkia: Pixabay

Basauri Merkatari Elkarteak ekimen solidario bat jarri du martxan Bizkaiko Caritas erakundearekin batera: pezetak biltzea Koronabirusaren eta bere ondorio sozioekonomikoen eragina jasan duten guztiei laguntzeko asmoz. Pezetak Basauriko dendetan, tabernetan, jatetxeetan edota zerbitzu-establezimenduetan jarri dituzten itsulapikoetan jasoko dituzte. “Jasotakoaren % 100a bideratuko dugu koronabirusaren eraginak arintzeko Caritasek abiarazitako kanpainara”, diote Basauri Merkatari Elkarteko ordezkariek. Kanpaina apirilean hasiko da eta ekainera arte iraungo du.

‘Zure pezetak lagungarriak izan daitezke, ez utzi iraungitzen’ lelopean, kanpainak bat egiten du pezetak eurotan aldatzeko epemugarekin. Hain zuzen ere, 2021eko ekainaren 30era arte aldatu daitezke pezetak eurotan Espainiako Bankuak duela gutxi iragarri zuen bezala. Basauri Merkatari Elkarteak eta Caritasek “azken agurra” eman nahi izan diote pezetari kanpaina solidario honekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak