→Basauri

Argazkiak | Bizkaiko Selekzioa eta Athletic Club txapeldun, XXII. Piru Gainza txapelketan

Ekainaren 3tik 5era bitartean Piru Gainza futbol txapelketa jokatu da Basaurin, Soloarte zelaian. Aurten, gizonezkoen txapelketa izateaz gain, lehen aldiz emakumezkoen triangularra jokatu da. Alde batetik, emakumezkoen txapelketan Bizkaiko Selekzioa, Antiguoko eta Athletic Club taldeek jokatu dute, eta bestetik, gizonezkoetan Athletic Club, Real Sociedad, Alaves, Lillestrom, Elche eta Basauriko Selekzioa. Aurten txapeldunak izan dira Bizkaiko Selekzioa eta Athletic Club.

Era berean, Basauriko hiru herritar edo erakunde ezagun omendu ditu Piru Gainza Peñak: San Jose Ikastetxeko Ikasle Ohien Elkartea -Javi Landetak jaso du garaikurra-, Arrate Orueta futbol jokalari ohia eta Juan Carlos Garcia nazioarteko saskibaloi arbitroa. Aurten hiru garaikur banatu dituzte, pandemia urteetan banatu ez zituztenak eta aurtengoa, hain zuzen. Edurre Dantza Taldearen emanaldia ere izan da igandeko finalean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak