Kale-ikuskizunak bultzatzeko asmoz sortu du Basauriko Udalak ‘Plazara!’ programa. Ekaineko larunbatetan aterako dute kalera haurrentzako antzerkia, eta lehenengo edizio honetan zirkuaren mundua izango da jaialdiaren ardatz. Euskal konpainiek bost emanaldi aurkeztuko dituzte Basauriko auzoetan: Kareagan, San Migelen, Arizen, Pozokoetxen eta Basozelain. Ikuskizunak euskaraz edo testurik gabe izango dira, eta sarrera doakoa izango da.
“Basaurik barrualdeko antzerki-jarduera handia eskaintzen du Social Antzokian eta, ekimen berri honen bitartez, gure helburua herrian kale-antzerkiko jaialdi bat izateaz gain, udaberrian eta udan kultur etxeetako haur-programazioaren eskaintza zabaltzea da, aire zabaleko emanaldiekin; hartara, publikoak artistekin elkar-eragiteko aukera izan dezake, bizikidetzarako eta aisialdirako espazioak sortuz”, dio Maria Larrinaga Basauriko Udaleko Kultura arloko zinegotziak. ‘Plazara!’ programak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza du.

Maria Larrinaga Basauriko Udaleko Kultura arloko zinegotzia // Geuria
Plazara! 2022
Ekainak 4-25
Ekainak 4, larunbata
Ganso&Cia: ‘Mambo Bingo’ (testurik gabe)
13:00 Kareagako Artisten plaza
Ekainak 11, larunbata
Hutsun eta Ortzi: ‘Urbasa’ (euskaraz)
13:00 San Migeleko Castilnovo plaza
Ekainak 18, larunbata
Zirko Txosko: ‘Oh Pera’ (testurik gabe)
13:00 Arizko Dorretxearen plaza
Ekainak 25, larunbata
Zirkozaurre: ‘Ale Hop! Zirku gala’ (testurik gabe)
13:00 Pozokoetxeko trenbide-hondartza
Ekainak 25, larunbata
Trotamundos: ‘Udako zirkua’ (euskaraz)
13:00 Basozelaiko Zortziko plaza
