→Basauri

Sei gazte identifikatu ditu Ertzaintzak bart Pozokoetxeko jaietan izandako borroka batean

Madril kaleko plaza atzo arratsaldean, DJ emanaldia hasi aurretik // Geuria

Borroka jendetsu bat izan da bart Pozokoetxeko jaietan, eta ondorioz, bertan behera utzi behar izan zuten DJ Blessive basauriarraren kontzertua Madril kaleko plazan, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Borroka 02:45ak aldera jazo da, eta zenbait minutuko liskarraren eta kontzertuaren etenaldiaren ondoren, gazteak pixkanaka sakabanatu dira. Ertzaintzak sei gazte identifikatu ditu, Segurtasun Sailak GEURIAri adierazi dionez. Ez da atxiloturik egon.

Jende asko batu zen atzo gauean Madril kaleko plazan, DJ Blessive basauriarraren emanaldian, batez ere jende gaztea eta asko Basauritik kanpokoak lekukoek adierazi dutenez. Gauerdia pasata, 00:50ak aldera, Ertzaintzaren hainbat patruila zeuden dagoeneko plazaren inguruetan. Gaur bukatuko dira Pozokoetxeko jaiak.

Bestetik, Basozelaiko jaiak ere badira Basaurin asteburu honetan, eta atzo ere liskar txiki bat izan zen bi pertsonen artean, baina azkar batean banatu zituzten auzotarrek GEURIAri adierazi diotenez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak